XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ta kantau ta gero, badiñost: -¿Zer deritxo, ugazaba?.
- Ederto kantau doala.
¡Arranoetan, ori dok bularra!.
- Bularra ta burua... biak be eztaukadaz txarrak gaur-artean... Baña... ¿ezteritxo au kantatxu au apur bat guzurtitxua dala?.
- Orain izan leitekek guzurtia; baña eguno lenengoz kantau zoanean, bear-bada, ez zoan izango.
- Guzurtia orain dana edozeñek daki... edo beintzat edozeñek ikusi lei, bertara arto-sasoyan yoan ezkero...... urtaro txarren bat izan-ezean.
Baña... eguno lenengoz kantau zanean be gaur dan langoxe guzurtia izango zan.
- Ez yoat ikusten aorixe ain argi.
- Aointxe ikusiko dau.
Entzun bei.
Sondike ta Erandio,
Leyoa ta Loyu,
alegiñek eiñ-arren,
- Entzun yoat kanta ori, baña ikusi ez yoat egiten euk besteagaitik esan deustana.
- Berorrek biak entzun dituz.
- Bai, mutil, zarritan entzun yoataz.
- Ta gaur oraintsurengo.
- Ori ezin ukatu neinkek.
- Eztau ukatuko alkarren antzekoak direana be.
- Ez, ba.
Ori argi be argi ikusten yoat eta....